Igor Sancho

Kirola eta muskulu-eskeletikoa

Igorrek Bartzelonan burutu zituen fisioterapia ikasketak eta hasiera-hasieratik kirolaren arlora bideratu zuen bere ibilbide profesionala, zaletasun handia baitu. Danimarkan ikasketa-beka bat amaitu ondoren, bere lehen kontsulta 1999an ireki zuen Donostian, bere izaera geldiezinaren ondorioz. Urte hauetan guztietan kontsultako egunerokotasuna kanpoko hainbat zerbitzurekin uztartu du. Horietatik azpimagarrienak Espainiako Errugbi Federazioan 4 denboraldiz egindako lana eta ACB ligan dagoen Gipuzkoa Basket Club taldean 11 denboraldietan egindakoa izan daitezke.

Gaur egun, kontsultako lana Queen Mary University of London-en egiten ari den Doktoretza ikasketekin uztartzen du. Hanketako tendinopatiak eta batipat, Akiles tendoia  ditu aztergai.