Fisioterapia muskulu-eskeletikoa

Azken teknika kirurgiko eta kontserbatzaileak ezagutzen ditugu, eta eguneratuta gaude errehabilitazio-protokoloei eta lesioen sendatze funtzionalei dagokienez.

Eskuzko terapia

Eskuekin sentitzen dugun hori, gustuko dugu. Atal horri dagokionez, hainbat gauzekin jolastu ohi dugu: masajea, luzaketak, drainatzea, artikulazio-erdiratzea, askatze miosfaziala, indarraren lana…

Lan neuro-muskular aktiboa

Garrantzi haundia ematen diogu tratamenduen parte aktiboari. Lan neuro-muskular aktiboa oinarrizkoa da lesioen berreskuratze prozesuetan eta lantzeko era asko erabiltzen ditugu, bai norberaren pisua erabiltzen duen ariketekin, banda elastikoekin, pisuekin…

Fibrolisi diakutaneoa

Suedian sortu zen teknika hori «gantxoen teknika» izenarekin ezagutzen dugu gizartean. Hainbat plano muskularren arteko atxikidurak askatzea eta horien arteko ohiko irristatzea berrezartzea ahalbidetzen digu. Oso teknika eraginkorra da muskulu-tenkatasuna askatzeko eta bizkarra- nahiz lepo-inguruak deskargatzeko.

Indiba

Muskuluak modu atsegin baten bidez eta minik gabe lasaitzeko teknika paregabea da. Laguntza haundikoa edema birxurgaketetan baita ere.

Askatze miosfaziala

Eutsitako presioez eta mugimenduez baliatuz, sistema miosfazialaren murriztapenak askatzea dugu helburu.

Sohier

Artikulazioak berriz zentratzeko eta berrelkartzeko teknika analitikoa da. Artikulazioen egiturak leku egokietan egoteak artikulazioen engranaje egokia ziurtatzen digu.

Hesgailuak

Hesgailu funtzionalekin ahalegintzen da ondo definitutako egitura biologiko batzuk mantentzen, egonkortzen, solidarizatzen, osatzen edo sendotzen. Eusteko beste baliabide batzuk ez bezala (igeltsua, beroarekin moldatzen diren materialak), hesgailu funtzionaletarako benda malgua erabiltzen da, itsaskorra batzuetan.