Kirol fisioterapia

Kirol-tratamenduetan adituak gara. Bai amateur gisa, bai profesional moduan esperientzia handia dugu esparru horretan. Puntako teknologia dugu lesioak diagnostikatzeko, tratatzeko eta horien jarraipena egiteko.

Tendinopatien balorazio eta tratamendua.

Tendoi minduaren funtzioa eta irudi ekografikoa aztertzen ditugu eta doakion tratamendurik aproposena balioztatzen dugu. Zergatia bilatzen dugu eta berrerortzerik gabeko errekuperazio fidagarri bat lortzeko pogresio egokia adierazten  dizugu.

Korrikaren azterketa

Aldaketa biomekanikoren bat aurkitzearren azterketa funtzional batzu burutzen dira eta ondoren, pazientea zintan edo kalean korrika grabatzen dugu. Arau errez batzu jarraitzen teknika hobetu daiteke energia aurreztuz eta gainkargak sahiestuz.

Gainkarga lesioen sahiestea

Gure ehunek zama jasateko duten gaintasuna ez da mugagabea. Hainbat bereko eta kanpoko faktoreak direla eta, gure gorputzaren alde konkretuak gainkargatzen dira maiz eta kirol jardueran jarraitutasun bat mantentzea eragozten dute. Desoreka non dagoen aurkitzeak eta zuzentzeak, kirola jarraiean eta lesiorik gabe praktikatzea baimenduko digu.

Ekografia muskulu-eskeletikoa

Ekografia erreminta bat da, aurrerapauso izugarria dakarkiguna tratatzen ari garen lesioa diagnostikatzeko eta zehazki nola garatzen ari den ikusteko. Korrika ari zinenean ziztada bat sentitu baduzu edo biki batean mina baduzu aspalditik, zer gertatzen den aztertu dezakegu.

Kirol lesioen tratamendu eta errehabilitazioa

Lokomozio-aparatuko lesioen berreskuratze prozesuak eta ebakuntza ondorengo tratamenduak marratzen ditugu. Zure kirolari berrerortze arriskurik gabe berriro ekiten laguntzen dizugu.

Talka uhinak

Extracorporeal Shock Wave Therapy (ESWT) bezala ere ezaguna, tendoi-lesioen tratamendu itxaropentsua da. Tendoi lesio arrunten tratamenduan talka-uhinen terapiaren erabilera onartzen duten ikerketa frogak daude, hala nola, Akilesen tendinopatia, fasciitis plantarra eta sorbaldako tendinopatia kalzifikatuak. Terapia hau, urte askotan giltzurruneko harriak tratatzeko erabili den litotripsian oinarritzen da. Tratamendua maiztasun handiko talka uhinak zauritutako tendoira ematean datza. Talka uhin horiek larruazalean era ez inbaditzailean administratzen dira, eta beste tratamendu batzuei erantzun ez dieten tendoi-lesio kronikoak sendatzea estimulatzen du. Gaixoen% 60-80 inguru tendoi-minaren hobekuntza nabarmenak izaten dituzte talka uhin terapiaren ondoren.